Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ispaster
2008ko azaroak 23, Domeka

;2008-09-06;Erroldatutako ardi guztiei ipini die txertoa Diputazioak. Gizartea Behien erdiei ere ipini die, mihi urdina moduan ezagutzen den gaixotasunari aurre egitea helburu; bertoko etxaldeetan ere agertu da.

Erroldatutako ardi guztiei ipini die txertoa Diputazioak

Gizartea Behien erdiei ere ipini die, mihi urdina moduan ezagutzen den gaixotasunari aurre egitea helburu; bertoko etxaldeetan ere agertu da.

irati urberuaga

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak erroldatutako ardi guztiei eta behien erdiei mihi urdinari aurre egiteko txertoa ipini die. Izan ere, azken asteetan hainbat kasu agertu dira Bizkaian, baita Lea-Artibain ere (Nekazaritza Sailak zein herritan izan diren zehazterik ez du eduki).

Espainiako Gobernuaren Ingurumen, Landa eta Itsas Ministerioaren mende dagoen Alegeteko (Madril) erreferentziazko laborategiak abuztuaren 29an 32 abereretan atzeman zuen gaixotasuna. Euren artean, behi bat eta hainbat ardi hil egin dira. Aldundiak argitu duenez, hildako behiak beste arazo batzuk ere bazituen, ahulduta zegoen, eta ardiak azken txertaketa kanpainaren ostean jaiotakoak ziren.

Eltxo bidezko kutsadura

Eltxo bidez kutsatzen da ardien marranta sukarra moduan ere ezagutzen den gaixotasuna. Pertsonengaz ez du eraginik, baina ardientzat hilgarria da.

############

«Artaldera joateko beldurretan egoten gara; hortik bizi gara, eta gogorra da ardiak hiltzea»

florencio txurruka ðArtzaina

Markina-Xemein Txertoa arinago ipini izan baliete, gaixotasunak ez lukeela horrelako kalterik eragingo uste du.

Lea-Artibain mihi urdinak hainbat ardi akabatu dituela baieztatu du Florencio Txurrukak. Berari pare bat hil zaizkio, eta bere semeari zazpi.

Mihi urdina kezka bat da zuentzat, ezta?

Bai, kezka handia da. Gaixotzen diren ardien %80-90 hil egiten dira.

Diputazioak erroldatutako ardi guztiei ipini ei die txertoa.

Iazko azaro eta abendu bitartean ipini zieten lehenengo txertoa. Orain, aurtengo bildotsak egon dira txertoa ipintzeko.

Lea-Artibain leku askotan agertu al da gaixotasuna?

Agertuko zen, bai. Behi asko ere kutsatu dira, baina 1 serotipoa katarro bategaz pasatzen dute. Ostera, ardiak hil egiten ditu. Eta 8 serotipoak behiak ere hil egiten ditu. Ardiei dagokienez, inguruan, lehenengo zarata Berriatuan ardiren bat hil zela-eta zabaldu zen. Positibo eman zuenean, orduan piztu zuten alarma. Baina aurretik ere, zergatik hil ziren jakin barik, makinatxo bat hilko ziren.

Zuentzako gauza berria izan da, ezta?

Bai, berria izan da. Ze sintoma zeukan ere ez genekien. Nik gaixotasuna zer zen-eta entzun nuenean eta ardietan sintomak ikusi nituenean, segituan igarri nuen zer zeukaten. Laborategian odola analizatu zuten, eta positibo eman zuten.

Informazio nahikoa al daukazue?

Ez. Egunero egoten naiz ACOL elkarteko albaitariagaz, eta harek ere esaten du hainbeste kasu dagoela agertzen. Baina analisiak Neikerren egiten dira, hor positibo irteten badu, hori konfirmatzeko Madrilera bidaltzen dira. Eta han denbora asko egiten dute dute. Orain, Gipuzkoan ere agertu ote den esan dute, baina oraindik laborategian analizatzen daude.

Horren guztiaren aurrean zer egin beharko litzateke?

Horren kontra ezin da neurririk hartu. Baina hor dago txertoa. Orain dela hilabete batzuk ipini bazieten txertoa, beharbada ez zen ezer pasatuko, edo, gutxienez, ez zuen hain kalte handirik egingo.

Diputazioak sektorea lasai dagoela dio. Egia al da?

Ez. Artaldera joateko beldurretan egoten gara. Gu hortik bizi gara, eta oso gogorra da ardiak hiltzea.

Eltxo bat da kutsatzen duena.

Ardiek elkarri ez diote kutsatzen, eltxo baten ziztada bidez baino. Eta behiak kutsatuta badaude, normala da ardia ere gaixotzea, euren artean dabilen ganadua da eta.

############

Agenda

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.