Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ispaster
2008ko azaroak 23, Domeka

;2008-09-04;Andra Mari jaietan sartzear daude Erdotza, Gerrikaitz eta Gizaburuaga. Jaiak Markina-Xemeingo Erdotza auzoan eta Munitibarko Gerrikaitzen bihar dute lehenengo eguna; Gizaburuagan, domekan.

Andra Mari jaietan sartzear daude Erdotza, Gerrikaitz eta Gizaburuaga

Jaiak Markina-Xemeingo Erdotza auzoan eta Munitibarko Gerrikaitzen bihar dute lehenengo eguna; Gizaburuagan, domekan.

eider mugartegi eta leire akarregi

Udako oporraldia amaitzekotan dagoela iragartzera datoz andramariak Markina-Xemeingo Erdotza auzoan, Munitibarko Gerrikaitzen eta Gizaburuagan. Uda amaitu arren, jai egunei hasiera emango diete bertokoek.

Ohiturari kolpeta, hirurrenagaz hasiko dituzte jaiak Erdotzan bihar. Auzo horretan urte honetan hildakoen arimaren aldeko hiru elizkizun egingo dituzte: bihar eta etzi bi, eta hirugarrena, domekan. Gerrikaitzek musika doinuak aukeratu ditu jaien lehenengo egunerako. Gaubela taldeak beteko du plaza bihar, 23:00etan.

Jai handia Gizaburuagan

Zaharren Eguna izango da Gizaburuagan jaietako lehenengo eguna, domekan. Berriatuko Milloi auzoko jaiei kasu eginda, elkarregaz bat ez egiteko antolatzaileek egun hori gehitu dute egitarauaren barruan. Andra Mari egun bezpera da bera.

Egun horretako ekimenik pisutsuenak berto-bertokoak edukiko ditu protagonista. Aulestiko Koba, Mendexako Goiko eta Nabarnizko Julen Beaskoaren animaliek hartuko dute parte zaldi probetan. Gizaburuagako Udalaren harriari tira egin beharko diote, zeinek plaza gehiago egin 30 minutuan. Onenak 700 euroko diru saria jasoko du; bigarrenak, 650ekoa; eta hirugarrenak, 600 eurokoa.

Batean zein bestean; Erdotzan, Gerrikaitzen zein Gizaburuagan, zeregin nahikoa ziurtatuta daukate datozen egunetarako. Ondo pasatzeko aukerarik behintzat ez da faltako.

############

############

Herriko giroa, herritarrentzako festa

############

############

Andra Mari ermitak ateak zabalduko ditu jaietara datozen guztiak hartzeko

Herria edo gaia Azpi azpititularra azpititularra azpititularraazpititularra azpititularra azpititularra azpititularra azpititularra

SINADURA

Testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa.

Testua testua testua testua testua testua.

Testua testua testua testua testua testua.

Ladilloa lerro bakar bat

Testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa.

Testua testua testua testua testua testua.

Testua testua testua testua testua testua.

Ladilloa lerro bakar bat

Testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa.

Testua testua testua testua testua testua.

Testua testua testua testua testua testua.

############

############

egitarauak

ERDOTZA (Markina-Xemein) Irailak 5 eta 6. 20:00. Hirurrena .

Irailak 7, Andra Mari Bezpera 11:30. Meza.

12:30. Zerutxu dantza taldea.

17:00. Mus Txapelketa, umeen jolasak eta txokolatea.

18:00. Briska Txapleketa eta Harri eta berun jasotzea.

Irailak 8. Andra Mari Eguna

Goizean. Txistularien kalejra.

11:30. Meza nagusia.

GERRIKAITZ (Munitibar) Irailak 5. 23:00. Erromeria Gaubelagaz.

Irailak 6. Bezperada.

12:00. Zerratoki zaharra.

16:00-19:00. Skate Urban jaialdia.

20:00. Herri barbakoa.

21:30. Musika gaua: Memoria de pez eta Erlaxi taldeak.

Irailak 7.

12:00etan. Meza nagusia.

Ostean. Euskal Herriko dantzak.

17:30ean. Majia:Carlos eta Ana.

19:00etan. Batuband taldea.

Irailak 8. Andra Mari Eguna

12:30ean. Meza nagusia.

GIZABURUAGA Irailak 7, Zaharren Eguna

11:00. Meza.

12:00. Aringa-aringa. 13:00. Fote-Fare taldea.

14:00. Zaharren bazkaria. 17:30. Zaldi probak. 19:00. Ping-Ponga. 21:00. Kanpai eta bolanderak. Irailak 8, Andra Mari Eguna

11:30. Meza.

Ondoren. Trikitilariak. 12:30. Herri kirolak.

17:00. Mus Txapelketa. 17:30. Kikili eta kokolo. 20:00. Tortilla txapelketa . Ondoren. Esteibarregaz erromeria. Irailak 9, Andra Mari Bigarrena

11:30. Meza.

Ondoren. Hamaiketakoa. 17:00. Briska Txapelketa eta Jumping.

19:00. Esku pilota finalak. Ondoren. Txokolatada.

############

############

############

LAU EGUNEKO JAIA, gERRIKAITZEN

Gerrikaitz ere ez da atzean geratuko andramarietan. Bihar hasi eta astelehenera bitarteko jai egunak ospatuko dituzte auzotarrek. Egongo da zertan parte hartu, zer ikusi eta zer entzun. Zapatu gauerako, esate baterako, musika gaua antolatu dute, Memoria de pez eta Erlaxi taldeekin. Iban Uberuaga auzotarraren taldea entzuteko aukera edukiko dute, beraz, Gerrikaitzeko bizilagunek. Memoria de pez taldeko baxua da Uberuaga. Talde gaztea izanda, musika freskoa eta alaia da egiten dakitena. Erraz sartzen diren doinuak jotzen dituzte; dantza egin nahi ez duten auzotarrek gaitz-gaitz edukiko dute geldirik geratzeko.

############

############

############

Markina-Xemein Jai bezperetako kanpai hotsek iragarriko dituzte Erdotzako Amaren ospakizunak.

Urte guztiko jai bezperetan jotzen baditu ere, Erdotzako Andra Mari jaietan indartsu joko ditu kanpaiak otsein nagusiak. Hirurreneko, domekako eta asteleheneko kanpai hotsek auzoko festak iragarriko dituzte, eta Erdotzako Andra Mariaren ermitak ateak zabalduko ditu bere ospakizunetara datozen guztiak hartzeko.

Kanpai doinuez gainera, beste hainbat ekimen izango dira jaietan, bai beti-betikoak zein berriak ere. Egitaraua prestatzeko behar asko egin behar da, eta horretan ibili dira San Joan bueltatik Erdotzakoak. Lau lagun aritu dira horretan, eta hurrengo urteetarako auzotar gehiago animatu nahi dituzte parte hartzera. «Jai batzordea zabalik dago nahi duten auzotar guztientzako, horrela, denon artean gauza gehiago egin ahal izango ditugu», esan dute antolatzaileek.

Gutxi izanda ere, lana egin, eta dena prest daukate jaiari ekiteko.

Berun jasotzea

Orain dela hamar bat urte egin zuten moduan, Perurena aita-semeak izango dira domekan Erdotzan harri jasotzen. Miren Urkiolak ere altxaldiak egingo ditu, eta estraineko, euren ondoren berun jasotze erakusketa berezia egongo da. Unai Barinaga munitibartarrak 80 eta 100 kiloko berunak altxatuko ditu auto konponketa tailerren aurreko plazan. Erakustaldiek azken urteetako idi probak ordezkatuko dituzte, antolatzaileek beste era bateko ikuskizuna ipintzea pentsatu dute eta aurten.

Trotixaneko garaje barrian jokatuko dituzte aurten ere mus eta briska txapelketak. Antolatzaileek garajea egokituko dute bertan batzen den jokalari piloa gustura egoteko. Sariak ere ez dira edozelakoak izango. Mus Txapelketako bikote onenak 250 euro eta txapela irabaziko ditu, bigarrenak 150 euro eta garaikurrak, hirugarrenak 100 euro eta laugarrenak 70 euro.

Bestalde, Briska Txapelketan lehenengo geratzen den bikotearen saria 140 eurokoa izango da garaikur eta guzti. 90 euro, 60 euro eta 40 euro lortuko dituzte bigarrenek, hirugarrenek eta laugarrenek, hurrenez hurren.

Kanpai jole berria

Egitarau zabalena domekan izango bada ere, Andra Mari Egunean, astelehenean, ohiko txistularien kalejira eta meza egingo dituzte, eta bertan egunean aldatuko dute auzotarren artean banatzen duten aspaldiko ardura: otsein nagusi edo maiordomoa-rena.

Egun horretan hasi eta datorren urtera arte, bera arduratuko da jai bezperetan ermitako kanpaiak jotzeaz.

############

Gizaburuaga Jai Batzordeko lan taldea arduratzen da maiatzetik hona adin guztietarako ekimenak antolatzeaz.

Andramarietarako prest daude dagoeneko gizaburuagatarrak. Prest dauka ere Jai Batzordeak herritarrak girotzera animatuko dituen hiru eguneko egitaraua. Aurretik, baina, lau hilabeteko beharra egon da horren atzetik: batzarretan batu, ekarpenak egin, ekimenak antolatu, deiak egin... Azken finean, herriko jaiak gogoz eta mimoz antolatzeak ematen dituen burukominekin ibili dira batzordekideak.

Urtero antzera, zortzi-bederatzi bat lagun batu dira aurtengo egitarauari forma emateko. Lan taldeak kulturako zinegotziaren laguntza eduki du beste urte batez. Eta eskaintza beste urteetaik askorik urruntzen ez bada ere, adin guztietako herritarrak asetzeko modukoa izango dela aurreratu dute.

Umeentzako eskaintza

Herritarrei begira prestatutako egitaraua dela aitortu dute Jai Batzordeko kideek. «Gure asmoa herrian herrikoek ondo pasatzea da. Kanpotik datorrena ere ondo hartua izango da, zelan ez, baina ez da erraza izaten herritik kanpoko jendea erakartzea».

Urtero legez, umeengan arreta berezia ipini dutela ere azpimarratu dute. «24 ume ditugu herrian, eta beraz, hainbat ekimen eurekin pentsatuta prestatu ditugu». Aspertzeko astirik barik ibiliko dira, seguru.

1969ko apustua, aurtengo nobedadea

Urteroko ekimenoi, baina, berezi-berezi bat gehitu dio Jai Batzordeak estreinako. Aringa-Aringa deitu duten lasterketak 1969an egindako apustu bat gogora ekarri nahi du. Urte horretan lagun birek zera apustu egin zuten: Errekane baserritik Elizaldeko iturrirako bidea bost minutu barruan egitea edo ez. Lau minutu eta hiru segundo baino ez zituen behar izan Tino Gojenolak toki batetik bestera dagoen kilometro eta erdia egiteko.

Lehengo kontu hori gogoan hartuta, hortxe Jai Batzordeak ipini duen desafioa. Eta hortxe, erronkazaleentzako gonbitea. «Proba gaitza dela jakin badakigu, saiakerak egin ditugulako; ez da bat ere erraza, baina nork daki? Herritarrak ez eze kanpokoak ere animatu nahi ditugu parte hartzera, ea marka hobetzea lortzen duten...», esan dute Jai Batzordeko kideek.

############

############

Agenda

HITZALDIA

HITZALDI ZIKLOA
LEA-ARTIBAI, - 2008-11-21

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.