
Opor egunen irudiak, lehiaketara
III. Argazki Lehiaketa Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidal ditzake: hilaren 30era arteko epea dago.
edurne burgaña
Udako oporretan argazki kamera soinean erabili eta argazki mordoa ateratzeko ohitura dute askok. Bada, orain, argazki horiekin lehiaketa batean parte hartzeko aukera dute bertokoek. Izan ere, martxan dago LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAko III. Argazki Lehiaketa. Argazkiak jasotzeko azken eguna irailaren 30a izango da, eta modu bi daude parte hartzeko: posta arruntez edo posta elektronikoz.
Urritik aurrera hasiko dira argazkiak paperean argitaratzen. Parte hartu ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dira: argazki digitalen kasuan, irudiak tratatu barik egon beharko dute, eta gutxienez, megabyte batekoak izan beharko dute. Formatuari dagokionez, JPG formatuko argazkiak onartuko dira, eta ezingo dira konprimituta bidali.
Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak postaz ¬Xemein etorbidea 12, 48.270 Markina-Xemein¬ edo posta elektronikoz ¬argazkiak@lea-artibaialdekohitza.info-ra bidali ahalko dira. Posta elektronikoz bidaliz gero, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia adierazi beharko dira, eta horregaz batera argazkia non eta noiz atera den azaldu. Argazkian ikusten dena ere labur azaldu beharko da. Gutunazal bidez datu berdinak ipini beharko dira aparteko orri batean, eta gutunazalean bertan sartu, argazkiagaz batera.
Hiru sari banatzeko
HITZA urriaren 14an hasiko da argazkiak argitaratzen, eta guztien artean hiru sari banatuko dituzte. Argazkirik onenak Amezketako (Gipuzkoa) Narea Haundi landetxean lagun birentzako asteburu bateko egonaldia irabaziko du; bigarrenak gigabyte bateko MP3 irakurgailua jasoko du; eta hirugarrenak HITZAko produktu sorta eroango du etxera.
Lehiaketako hiru irabazleek azaroaren amaieran jasoko dituzte sariak.
DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20
IRTEERAK
Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.