Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ispaster
2008ko azaroak 23, Domeka

;2008-09-03;Bizkabusean bidaiatzea hamar zentimo garestiagoa da atzotik. Gizartea õõ Bilbotik hurbilagoko lineetan bost zentimokoa izan da Diputazioak aplikatu duen urteroko prezioen igoera.

Bizkabusean bidaiatzea hamar zentimo garestiagoa da atzotik

Gizartea ðð Bilbotik hurbilagoko lineetan bost zentimokoa izan da Diputazioak aplikatu duen urteroko prezioen igoera.

i. urberuaga

Bizkaibusean Lea-Artibaitik pasatzen den autobusetako batean bidaiatzea hamar zentimo garestiagoa da atzotik. Bizkaiko Foru Aldundiak urteroko prezioen igoera aplikatu du.

Hori bai, Bizkai guztiko lineei ez die igoera berdina aplikatu: herriek Bilbogaz daukaten hurbiltasunaren arabera, bost gune daude banatuta. Bosgarrenean ¬urrunen dauden herriak¬ sartzen dira Lea-Artibaikoak, eta berau da hamar zentimoko igoera jasan duen gune bakarra. Gainerako prezioek bost zentimoko igoera eduki dute.

Gizatransean, ez

Joaneko txartelak zein Creditransak, biak dira garestiagoak atzotik. Horren kontrara, Gizatransa erabiltzen dutenentzat prezioa lehengoa izango da. Gizatransa 65 urtetik gorakoek edo era bateko edo besteko ezintasuna daukatenek erabiltzen dute.

Bataz bestekoz, %3,6ko igoera eduki dute prezioek. Diputazioak esan duenez, Kontsumorako Prezioen Indizeak behin-behinean eduki duena baino baxuagoa izan da (%4,9).

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.