
Zubiaurrek laugarren egin du
Herri-kirolak Marka ona egin zuen mutrikuarrak Nafarroako Arazuri herrian jokatutako txinga eramate proban.
e. mugartegi
Mutrikuko taldeko Andoni Zubiaurrek laugarren postua eskuratu du asteburuan, Nafarroako Arazuri herrian lehiatu den Euskal Herriko Txinga Eramate Txapelketan. Zubiaurrek parte hartu duen lehenengo aldia izan da.
Mutil eta nesken txapelketa jokatu zen domekan Arazurin. Emakumezkoetan, Esther Iriarte nafarra izan zen nagusi 25 kiloko txingekin ¬Nafarroako marka ezarri zuen 840 metro eginda¬. Bigarrena, ostera, Maria Do Amparo Sousa nafarra izan zen. Mutiletan, aldiz, Sukuntzak jantzi zuen txapela, 20 plaza egin ondoren. Mutrikuko taldetik bi ordezkarik parte hartu zuten mutilen mailan: Josu Agirregabiriak eta Andoni Zubiaurrek. Hamabi plaza egin zituen Zubiaurrek; hirugarren gelditzeko plaza bat egitearen faltan.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.