
Lekeitioko Sari Nagusiaren finala jokatuko dute etzi
Zesta-punta Goixerri-Lopez eta Foronda-Arriaga izango dira aurrez aurre Santi Brouard frontoian.
eider mugartegi
Goixerri-Lopez eta Foronda-Arriaga bikoteek jokatuko dute etzi Lekeitioko Zesta-punta Sari Nagusiaren finala, domekan lehiatutako finalaurrekoak irabazi ondoren. Lopez eta Arriaga atzelariak nagusi izan ziren finalaurrekoetan, eta orain, aurrez aurre aurkituko dira egueneko finalean.
Goixerri eta Lopezek 30 eta 23 irabazi zuten Egiguren II eta Aritzen kontrako finalaurrekoa. Egigurenek partida berdintsu mantendu zuen 14 eta 16 aurreratzea lortuz, baina Lopezek bere indarra erakutsi eta bost tanto jarraian egin zituen, partidaren emaitza bereganatuz.
Berdintsuago
Bigarren lehia berdintsuagoa izan zen. Erkiagak aurrea hartu zuen ia partida guztian. Hala ere, bere aurkariek oreka mantentzea lortu zuten, eta azkenean, Foronda eta Arriagak 29 eta 30 irabazi zuten Erkiaga eta Goitiaren kontra.
Norgehiagoka bizia izan zen talde bien artean. Aurretik ere ipini ziren Erkiaga eta Goitia (26-24), baina borroka estuaren ondoren, Arriagak tantoa eginda, aurrea hartu zieten Forondak eta Arriagak. Azkenean, tanto bakarreko aldeagaz irabazi zuten.
Eguenean, 19:00etan, Lekeitioko Santi Brouard frontoian erabakiko dira II. Sari Nagusiaren irabazleak.
DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.