Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ispaster
2008ko irailak 6, Zapatua

Azken ordukoak

2008-07-01 | 14:25:44

Bost erbi europear askatu ditu Aldundiak Ispasterko mendietan

2006an ez bezala, oraingoan bizirik daudela bermatzeko txipa jarri zaie animalia txikiei

Ez bat, ez bi eta ez hiru. Aurten bost erbi utzi dituzte aske Ispasterko Kontrolpeko Ehiza Gunean. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, erbi europearraren birpopulaketa sustatzeko, beste behin ere, erbiak aske utzi dituzte sei egunez 120 metro karratuko eremu itxian egon eta gero.
Erbi europearraren birpopulaketa bultzatzekoasmoz, 2006an Aldundiko Nekazaritza Sailak lehen aldiz Ispasterren erbiak aske utzi zituen. Orduan zazpi erbi egon ziren 120 metro karratuko esparru itxian babestuta eta hogei egun pasa ondoren, aske utzi zituzten. «Animalia hauek oso delikatuak dira eta kontu handiz ibili behar izaten gara; estresatu egiten dira edozein mugimendugaz eta hargatik, aske geratu baino lehen, eremu itxi eta lasai baten egon behar dira », azaldu du Joseba Hidalgo, Ispasterko Otoio ehiza elkarteko kideak.

Erantzun 1

Eskola garaietara bueltatzeko hitzordua

2008-06-13 | 19:12:01

Eskola garaietara bueltatzeko hitzordua

Lehenengo aldiz, Goierriko auzoan zegoen auzo-eskolako ikasleak bazkaria egingo dute gaur, Oletan; aurretik San Martin ermitan meza entzungo dute.

Ispasterko Goierri auzoan 1932an eraiki zuten auzo-eskolako ikasleak bazkaria egingo dute bihar Oletan. Autobusa 11:00etan aterako da Lekeitiotik eta Ispasterren ikasle ohi gehiago hartu ondoren, San Martingo ermitara joango dira denak, mezatara. Gero, 14:30ean bazkaria egingo dute Epermendin eta 19:45ean berriro beren herrietara bueltatuko dira.

Ez du erantzunik

Agenda

JAIA

Erdotzako Andra Mari Jaiak
MARKINA-XEMEIN, Erdotza auzoan - 2008-09-05

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-09-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.