
2009-05-21 | 14:34:21
Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea ekainaren 1ean zabalduko da
Zergaren ordainketa adostutako epean egiten ez bada, herritarrek gainordainagaz ordaindu beharko dute.
Ispasterko herritarrek ibilgailuen zerga ordaindu beharko dute, ekainaren 1etik uztailaren amaierara arte. Ordainketa egiteko bizilagunek BBKk Lekeition duen sukurtsalera joan beharko dute edo bestela, aurrez abisatu badute, Udalak zuzenean egingo du kobrantza, dagokion kontu korrontetik.
2009-05-13 | 15:50:51
Basokoetxe industrigunea "alde batera utzita" dagoela salatu dute bertako enpresa jabeek
Industrigune osoan ez dago argirik eta lapurretak gehitu egin dira
«Jendeak zamarrak botatzen ditu industriguneko bazterretan eta inork ez du garbitzen. Belarra ere hazi-hazita dago. Inor ez da ingurua txukuntzeko lanetaz arduratzen». Horrela deskribatu du Ispasterko Basokoetxe industrigunearen egoera bertan behar egiten duen enpresa jabe batek. Ispasterko Udalak eta Bizkailurrek ez dutela ezer egiten salatu du.
2009-01-28 | 15:01:26
Jubilatuei txoko berria egingo die Udalak, etxe tasatuen azpian
Orain arte eliza atzean egon da jubilatuen lokala baina bertara sartzeko gazteen txokotik pasatu behar izaten dira.
Ispasterko Udalak herriko jubilatuen elkarteari txoko berria emango dio, etxe tasatuen azpiko lokalean. Lokala hutsik dago oraindik baina dagoeneko Udalak hartu du erabakia. «Aspalditik geneukan jubilatuen elkartea lekuz aldatzeko asmoa. Horrenbeste promesa egin eta gero, aurten, txoko berria egitea onartu da aurrekontuetan», azaldu du Karlos Arrizubietan Ispasterko alkateak.
2008-11-07 | 14:38:03
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du, kontroletik ihes egitearren
Atxilotua oraindik identifikatu gabe dauden beste bi lagunekin zioan autoan
Lapurtutako autoarekin kontrol batetik ihes egitearren Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du Ispasterren. Gertaera gaur goizaldean izan da, 03:15ean, eta atxilotua aurretiaz Eibarren lapurtutako autoagaz ihes egiten saiatu zen.
2008-10-28 | 10:59:33
Ondare jardunaldiek txondorra nola egiten den erakutsi dute
80 lagun inguru elkartu ziren domekan, Ispasterko ondarea ezagutzeko helburuagaz
Egurra pilatu, belar zikoz estali eta azkenik brasa sartu. Urteak atzera eginez, txondorra eraiki dute Ispasterren joan den asteburuan. Lehengo profesioak gogora ekartzeko eta belaunaldi berriei erakusteko, ondare jardunaldia erakusketa paregabea izan da. Herriaren inguruko eraikin zaharrenak ezagutzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.
2008-10-06 | 14:33:30
Lau egunetan egingo dira XXIII. Zaldi-Mando probak
Sari nagusiaz gain, Lea-Artibai mailako saria banatuko dute antolatzaileek.
Beste urte batez ere sariz beteta dator Ispasterko XXIII. Zaldi-Mando proben txapelketa. Guztira hamasei zaldik parte hartuko dute aurten eta iluntzeko 6etan eta 9etan, hilaren 10ean, 11n, 12an eta 13an herriko frontoia beteko da.
2008-10-04 | 18:49:50
Andoni Urzelai ‘Tirito’-k iaz proposatutakoari jarraituta, bigarrenez batu dira ispastertarrak elizpe inguruan: platerik plater, herritarren arteko hartu-emanak sendotzea du helburu bazkariak.
13:55. Kaleak hutsik daude; elizpea eta kanpoko frontoia bete-bete. Hantxe bildu dira, batera eta bestera, sukaldariak. Gaur Koadrila Eguna dute Ispasterren.
Goiztiarrenak 09:00etarako bildu dira elizpean, gerora jatekoa egiteko beharrezko guztia prestatzera. 10:00etan koadrila bakoitzari dagozkien aulkiak eta mahaiak banatuta, taldekideek eurek antolatu dute guztia.
2008-10-02 | 17:01:53
"Inguruan ditudanengandik maitatua eta saritua sentitzen naiz"
102 urte bete berri ditu Juanita Agirrek (Ispaster, 1906). 33 urtez neskama lanak egin eta gero, Ispasterrera buelta egin zuen.
102 urte bete berri dituzu. Zorionak. Zelan sentitzen zara?
Eskerrik asko. Primeran nago. Urtarrilean gaixorik egon nintzen eta ondorioz ezin dut ondo oinez egin, baina bestela, forman nago.
Hainbeste urte eta hainbeste bizipen, ezta?
Hamalau urte nituenean neskame bezala hasi nintzen lanean Neguriko familia batekin. 33 urte beranduago, Ispasterrera bueltatu nintzen. Tarte horretan, Paris, Suitza, Gasteiz eta Madril, besteak beste, izan ziren nire bizileku; beti leku erosoetan egon izan naiz.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
2009-06-19
Esaldia
Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»
Morroko pintadak kentzen ari dira
Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.
Lea-artibai
"A-8ra arinago heltzeko" bideak
Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?
Jasotako azken mezua:
2009-06-24
Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.